Osasun sailak eskatutako azpiegiturak badituzte, baita gazta egiteko Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura Babestuak eta arkumeak hazteko Eusko Label Kalitateak eskatutako baldintzak ere:
-2 Artegi: bakoitzak 520 m2 dituela, bertan ardiek neguan aterpea hartu eta erditzen dute.
-Jetzitegia: ardiak jezteko arauak betetzen dituzten instalazioak ditu.
-Gaztandegia: gazta egiteko gunea da.
-kamara: behin gaztak egin eta gero, heltze apaletan gordetzen dituzte.