gaztaren prozesua
Errezilgo eta Aralarko larreetan bazkatzen duten latxa-ardien esne gordinaz eginikoa da Aitzarte Idiazabal Gazta. Jatorri Izendapenaren baitako erregistro zenbakia izateko, beharrezko baldintzak betetzen dituena.
Gure gazta bakoitzak 1,4 eta 1,6 kilogramo arteko pisua du. Latxa ardiaren esneaz eta gatzagi naturalaz egina da, prentsatua, keztatu gabea eta salmenta unera iritsi aurretik bi hilabetez ondua.
Gaur egun, gazta bezalako elikagai bat lortzeko prozesua, teknologiak baldintzaturik dago erabat. Eta gure gazta ere, prozesu teknologiko baten emaitza dela esan daiteke.
Behin esnea jetzita, tanke batera igarotzen da ordu batzuetan hoztu dadin eta ondoren, gazta egiteko prozesua hasiko litzateke. Esnea, tanketik beste depositu batera igarotzen da. Bertan, gatzagia hartzeko moduko tenperaturara iritsi arte berotzen uzten da eta behin gatzagia bota eta mamitzen denean, zatitu eta moldeetan sartzen dira gazta izango diren mamituriko esne zatiak.
Gatzura botatzeko prentsan ezartzen dira eta ondoren, gatza hartzeko gesaletan murgiltzen dira, hozkailu funtzioa betetzen duen gela batean bi hilabeterako sartu aurretik.